ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2017/02/23

2017/02/14ko Osoko Bilkuran Egindako Erreguak

1.- Zintururi haur jolastokiaren zoruaren egoera penagarria. (39min 35s). 2.- Zintururi haur jolastokiko iturriaren konponketa. (40min 43s). 3.- "Acceso a la Iglesia - Eleizarako sabidea" kalearen plaken zuzenketa. (41min 08s).

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Etxebarritarrek bidalitako kexuak eta kezkak kontuan izanda Etxebarriko EAJ-PNV-k ondorengo rreguak aurkeztu ditu Udaletxean osoko bilkuran (eskuragarri daude bideoaren bitartez):

  1. Erregua (39min 35s): Zintururi haur jolastokiaren zorua konpontzea eskatzen diogu Etxebarriko Udaletxeari, herriko haurrek arriskurik gabe erabili eta disfrutatu dezaten  -> Udaletxeak jakinarazten du jakinaren gainean daudela, bai eurek eta bai jolastokia konpondu behar duten teknikoak, arazo honen inguruan. Ala eta guztiz ere ez dute datarik ematen konponketa noiz burutuko den.
  2. Erregua (40 min 43s): Udaletxeari erregu diogu Zintururi haur jolastoki ondoan kokatuta dagoen iturria konpondu dezan -> Udaletxetik jakinarazten digute iada arazoa udaletxeko teknikoei jakinarazi zaiela.
  3. Erregua (41 min 08s): Udaletxeari erregu diogu zuzendu ditzan “ACCESO A LA IGLESIA – ELEIZARAKO SABIDEA” kaleari izena ematen dizkioten plaka guztiak, euskeraz agertzen den izedapena okerra bait da ->  Udaletxeak kontuan hartzen du gure eskakizuna eta plakak zuzenduko dituela adierazi du. Euskerazko izendapen berria “Elizbide Kalea” izango da (ala eta guztiz ere ez du datarik ematen zuzenketa noiz burutuko den).
Jarrai iezaguzu Telegramen