ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2013/07/22

Itxaso Atutxa Etxebarriko Batzokiaren Inaugurazioan

Atzo Etxebarriko batzokiaren inaugurazio ekitaldian Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidentea den Itxaso Atutxak azaldu duenez, “ohore handia da Etxebarriko Batzoki barria inauguratzeko ekitaldi honetan egotea. Holango egunetan, Euzko Alderdi Jeltzalea bakarra dala ikusten dogu. Ez dogu parekorik. Eta gure Batzokiak dira esan dodan horren erakusgarri.Gure irekitasunaren erakusgarri dira, gure herritarrengandik hurbil bizi garala erakusten dabe”.

rss Ezagutzera eman
Itxaso Atutxa Etxebarriko Batzokiaren Inaugurazioan

ARGAZKIA JAITSI

Atutxaren aburuz, “azken 118 urteotan, bai, holan da, 118 urte igaro dira dagoeneko, gure alderdikideek beren onena emon dabe gure Herria gero eta bizitoki hobea izan daiten. Holan egin dogu orain arte, holan egiten dogu egunero, eta egingo dogu etorkizunean, Euskadin, Bizkaian eta, jakina!, Etxebarrin be bai”.

Gaineratu duenez, “gaur, inoiz baino gehiago, konturatzen gara Alderdi bikaina osatzen dogula. Herri honegaz, lur honegaz, konpromiso sendoa hartu dauan Alderdia.Iragan garbia, orain aldi eredugarria eta etorkizun handia eskaintzen dauan Alderdia”.

Eta bukatzeko azpimarratu du baita “alderdi honen oraingo kezkarik nagusiena da krisialdi honetatik urtetea; eta, bide horretan, euskal emakume eta gizon guztien ongizatea bermatzea. Euskadik aurrera egingo dauala jakinik, indartuta urtengo gara.  Beti egin izan dogun moduan. Eta, hori dana lortzeko, Euzko Alderdi Jeltzale honek ganerako indar politiko guztiakaz adostea proposatzen dau. Ezin dogu ahaztu, gure Herriaren garapena da gauza guztien ganetik dagoana. Danok adostutako topagunera heldu behar dogu, gure ekonomia bultzatzeko, gure osasun sistema, hezkuntza eta gizarte babesa bermatzeko. Azken finean, euskal emakume eta gizon guztien ongizatea lortzeko lana egin behar dogu, guzti-guztiona, bereizketarik egin barik. Eta hori, gu guztion artean egin behar dogu”. 

  Berri ikusiagoak...