ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2013/07/26

Iñigo Urkullu lehendakaria Amerikako Estatu Batuetara joango da urrian politika, ekonomia eta kultur agenda

Iñigo Urkullu lehendakaria Amerikako Estatu Batuetara joango da urrian, Europar Batasunetik kanpo lehendakari gisa egiten duen lehenengo bidai ofizialean. New York, Washington D.C. eta Milwaukee hiriak bisitatuko ditu eta bidaia urriaren 8tik 13ra bitartean gutxi gorabehera.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu lehendakaria Amerikako Estatu Batuetara joango da urrian politika, ekonomia eta kultur agenda

ARGAZKIA JAITSI

Amerikako Estatu Batuetan hainbat agintari politikorekin bilduko da: kongresistekin, senatariekin, alkate eta gobernadoreekin, eragile ekonomikoekin, Estatu Batuetan ezarritako euskal enpresen ordezkariekin; Nazio Batuen Erakundearen nazioarteko eragile eta kideekin; eta Kolunbiako Unibertsitateko kideekin. Lehendakaria  Washington D.C.ko eta New Yorkeko euskal komunitatearekin ere bilduko da.

Hain zuzen, New York-eko euskal etxearen mendeurrena dela eta egingo diren ekitaldietara ere joango da, Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrena da New York-ekoa, 1913an sortutakoa.

Lehendakariarekin batera Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko ordezkaritza bat joango da, ordezkaritza horretako burua Arantza Tapia sailburua izango da.

  Berri ikusiagoak...

Next Euskadi