ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2013/09/10

Ortuzar eta Aurrekoetxea Catalunyako Diadara joango dira

EAJ-PNV-ren EBBko Presidente Andoni Ortuzar eta exekutiba jeltzalean Antolakuntza arduradun Joseba Aurrekoetxea burukidea bihar joango dira Bartzelonara, Catalunyako Diada ospatzeko egingo diren ekitaldi instituzionaletan parte hartzera

rss Ezagutzera eman
Ortuzar eta Aurrekoetxea Catalunyako Diadara joango dira

ARGAZKIA JAITSI

Ortuzar eta Aurrekoetxea, goizeko 9:00etan Rafael de Casanovaren monumentuaren aurrean egin ohi den lore eskaintzan izango dira. Geroago, 11:30ean, Catalunyako Parlament-en Catalunyako Generalitat-ek antolatuta egingo ekitaldi instituzionalera joango dira.

Gaurko egunez, ordezkari jeltzaleek hitzordu bi izango dituzte Bartzelonan. 19:00etan Catalunyako Parlament-en Medalla d´Honor delakoa emateko ekitaldira joango dira. 23:00etan Fossar de les Moreres-en egingo den ekitaldian hartuko dute parte.

Komunikabideek EBBko presidentearen adierazpenak hartzeko aukera izango dute,jeltzaleen ordezkaritzak Casanovasen monumentuan lore eskaintza egindakoan.

  Berri ikusiagoak...