ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2013/09/13

EAJ-PNV eta PSE PPrekin elkartuko dira gaur, aste honetan lortu den akordioa azaltzeko

EAJ-PNV eta PSE-EEren ordezkariak Euskadiko Alderdi Popularraren ordezkaritzarekin batzartuko dira gaur, hasieran esandako alderdi bien artean Euskadi modernoagoa,solidarioagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa lortzeko helburuarekin adostu duten Aurreakordioaren edukiak azaltzeko; aldi berean saiatuko dira popularren parte hartzea lortzen, aurreakordioak zergen erreformarako eta iruzurraren kontra egiteko borrokarako aurreikusten duen ekimenean

rss Ezagutzera eman
  EAJ-PNV eta PSE PPrekin elkartuko dira gaur, aste honetan lortu den akordioa azaltzeko

ARGAZKIA JAITSI

Akordioa itxi aurretik eta ondoren, EAJ-PNV eta PSE alderdiek publikoki adierazi dute herriarekin hartu duten konpromiso hau beste erakunde, indar politiko eta eragile sozialei irekita dagoela. Alderdi biotako ordezkariek pertsonalki adierazi izan diete hau PPko buruei azken egunetan.

Batzarra 11:00etan ospatuko da Eusko Legebiltzarrean. EAJ-PNVren aldetik, Joseba Aurrekoetxea eta Pilar García de Salazar izango dira, eta PSE-ren ordezkari izango dira Rodolfo Ares eta Iñaki Arriola. Lau hauek dira azken hilabeteotan EAJ-PNV eta PSE alderdien artean gaia negoziatzen aritu izan den Batzorde Politiko goreneko kide.

  Berri ikusiagoak...