ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2013/09/13

EAJ-PNV “harri eta lur” PSEk Bake eta Bizikidetza Ponentziatik irten dela iragarri ondoren

EAJ-PNVk bere harridura erakutsi nahi du PSEk Bake eta Bizikidetza Ponentziatik irtetea erabaki duelako iragarkia plazaratu ondoren. EAJk ez du arrazoirik aurkitzen sozialistek eman duten “ziaboga” azalduko dutenak.Hasiera batean EAJrekin batera ponentzia eratzetik igaro dira, orain, irtetea erabakitzera, hasieratik hona talde politikoen jarreran aldaketa nabarmenik eman ez delarik .

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV “harri eta lur” PSEk Bake eta Bizikidetza Ponentziatik irten dela iragarri ondoren

ARGAZKIA JAITSI

Izan ere, are ulertezinago gertatzen da, Ponentzia hau aurrekoaren jarraipen modura eratzen zela gogora ekartzen zuten erreferentziak kentzea Alderdi Sozialistak berak proposatu zuenean, EH Bilduri sartzeko aukera erraztearren, hain zuzen .

EAJ-PNVk aurreko ponentziaren ondorioekin duen konpromisoa azpimarratu nahi du, ondorio horiek Legebiltzar honen Osoko Bilkurak berretsi  zituelarik, eta oraindik sinesten du ondorio horiek direla Euskadin  bizikidetza eta normaltasun politikoa eraikitzeko “oinarri etikoa”. Ponentzia barruan konfirmatuta geratu zen hori EAJ-PNVren eta PSE-ren aldeko botoekin, eta horrek konpromisopean jartzen ditu ponentziako lanak eta kide guztiak baldintzatzen ditu, EH Bildu barne  .

Ulertu egiten du Ponentzia dela bizikidetza eta normalizazio politikoan aurrera egin ahal izateko tresnarik onena , eta talde politikoei eskatu nahi die lanean jar daitezen Bakea indartzeko konpromiso zintzoan oinarrituta, ahalik eta adostasun mailarik zabalenarekin aurrera egin ahal izateko. Hasieratik esan genuen oinarrizkoa zela lau indar politiko nagusien parte hartzea, eta horretan ahaleginduko gara etorkizun hurbilean ere.

Baina, Alderdi Popularrak planteatu zuenari, sozialisten aldetik ponentziari egin zaion boikot ulertezin eta bat batekoa gehitu zaiolarik, EAJ-PNVk erakundeei  zor zaien gutxieneko errespetua zaintzeko, hilaren 13rako deituta egon den bilerara joango da eta  ponentzian aurreikusitako lanetan aurrera egiteko behar besteko baldintzak ematen ez direla adieraziko du. Halaber, sozialista eta popularrei hasieran eginiko dei bera egiten zaie ,lan egitea  eta ponentzia barruan planteatu zen eskakizun bera mantentzea eskatuz. EAJ-PNVk ahaleginak egingo ditu lan horiek albait arinen martxan jartzerik egon dadin, Legebiltzarrean ordezkatuta dauden lau indar nagusiekin.

  Berri ikusiagoak...