ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2016/06/13

Gizartean eratzen ari den euskal udalen normaltasun politikoa, ekonomikoa eta soziala nabarmendu du Urkulluk

Lehendakariak eta Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostia hiriburuetako alkateek euskal udalen eraketaren lehen urteurrena ospatu dute; izan ere, euren ekarpenak “funtsezkoak” izango dira Euskadi mundu zabalean kokatzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Udalak balore handia dira Euskadin eratzen ari den normaltasun politikoa, ekonomikoa eta soziala indartzeko. Urtebete daramate lan egiten normaltasun osoz. Egoerak hobera egin du. Akordioak adostu dira etorkizunari begira. Instituzioen egonkortasuna oinarrizko zutabea da udaletan. Hau da, hain zuzen, funtsezko eragilea etorkizunari aurre egiteko eta herri baten proiektua garatzeko”. Iñigo Urkullu lehendakariak horrela amaiera eman dio Vitoria-Gasteizko Zumaia plazan EAJ-PNVk egindako ekitaldi-politikoari, euskal udalen eraketaren lehen urteurrena ospatzeko. Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; eta Eneko Goia, Donostiako alkatea; izan dira eta baita ere, Imanol Landa, EUDELeko presidente eta Getxoko alkatea; eta Mikel Legarda eta Almudena Otaola Kongresurako eta Senaturako hautagaiak, hurrenez hurren. 200 kargudun baino gehiago, afiliatu eta zale jeltzaleak ere ekitaldian izan dira.

Urkulluk lehen udal legegintzan izandako lorpenak nabarmendu ditu. “Lehen aldiz Udal Legea dugu Euskadin, herriari egonkortasun eta konfiantza instituzionala emanez; gainera, ordezkaritza eta parte-hartzea bermatzen ditu politika publikoen eraketan. Lehen aldiz, Eudelek udal guztiak barneratu ditu eta herri aniztasun baten foro aniztasun bihurtu du; alderdi politiko guztiek elkarrekin lan egiten dute udal eremuan. Lehen aldiz, euskal hiru hiriburuek etorkizunerako ikuspen bat partekatzen dute. Elkarrekin lan egiten baino ez diogu etorkizunari aurre egiten, errespetua eta elkarlanarekin”.

Azken hamarkadetan Euskadik izan duen lurralde eraldaketa eta aldaketa urbano sakon eta nabarmenaren ostean, Urkulluren esanetan gaur egungo belaunaldi politikoari “etorkizuna berriz hausnartzea dagokio”. Lehendakariak aipatu duenez, “inguru global berriak autokonplazenteak ez izatera behartzen digu. Euskadi berriz eraldatzea dagokigu, eta Udalen ekarpena berebizikoa izango da. Gure herriaren etorkizunaren ikuspegi konpartitua behar dugu eta martxan jarriko dugu. Herri honek, helburua argi duenean eta bat egiten duenean, beti lortzen du helburu moduan jartzen duena.  Akordioa eta ituna dira etorkizuna. Akordioetan Euskadi eredugarria da. Akordioak, alderdi politikoen artean; akordioak, erakundeen artean; akordioak, ekimen publiko eta pribatuaren artean. Hauxe da plurala, anitza, aurreratua eta heldua den gizarte eta Herri baten nortasun ezaugarria.

Alderantziz, Euskadin nagusitzen den akordio eta adostasun giroarekin kontrastatuz, Estatuko jarduera politiko eta instituzionalean errotu den “aldentzea, zatiketa eta fronteen sortzea”, gaitzetsi ditu Urkulluk. “Espainiako lau alderdiek lurrak erretzeko posizioan jarraitzen dute, edozein adostasun ezineko eginez. Laurak daude ezinezkoa agintzeko fasean, nahiz eta beteko ez dutela dakiten. Euren promesak akordiorako oztopoak baino ez dira eta ezegonkortasuna eragiten dute. Espainiaren egoerak hartu nahi ez dituzten erabakiak hartzera derrigortzen dituzte, ez hauteskundeen aurretik ezta ostean ere. Jarrera orokorra da, bai ezkerrean zein eskuman: dena agintzen dute, mundu guztiari eta leku guztietan, baina beti ahazten dute Euskadi. Euskadin ez dugu lasterketa horretan parte hartuko. Euskadin egin ahalak egingo ditugu ahalik eta gizarte hoberena izateko. Gizarte tolerantea, elkartuta, garatua, zerbitzu publiko onenenik eta inor atzean utziko ez duena”, ziurtatu du.

Diputatuen Kongresurako Arabako zerrendaburuak era berean adierazi du udalerriak direla “gure egituraketa instituzionalaren hiru zutabeetako bat” eta euskal Agendaren parte ere badirela esan du.  “Badakizue- esan die Legardak- gauzak ez zaizkigula zerutik euria bezala erori. Borrokan ekin behar izan dugu, izerditan ordaindu dugu, tantaz tanta, XIX. mendetik hona. Euzko Alderdi Jeltzaleak baino ez du udal eredu propioaren alde borrokatu, gure eskubide historikoekin, gure forutasunarekin bat egingo zuen eredua. Hori da, hain zuzen , Euskal Agenda. Hortik dator Madrilen ahal denik eta Euzko Abertzaleak talderik sendoena izatearen arrazoia. Inork ere ez duelako guri dagokiguna egingo”.

Arabar hautagai jeltzaleak arabar eta euskal hautesleriari eskatu die “Madrilen beren interesak nork aldezten ote dituen hausnartzea; osasun, hezkuntza, gizarte babeserako zerbitzu publikoak ondoen nork ematen dituen; azpiegiturak nork eguneratzen ote dituen, herritargoari zerbitzurik onena eta hurbilena nork ematen dion. Hiritargoari eskatzen diogu gure toki erakundeen kalitateaz hausnartzea, herritarrek gai publikoetan parte hartzeko duten eskubidea ondoen  nork bermatzen duen. Eta, hausnarketa hori egindakoan, botoaren bidez ezberdina dela erakustea. Politika egiteko bestelako modurik egon badagoelako, gizartearen zerbitzura  jartzen den eredua, hitzarmenaren eta akordioaren bidez, Euskadi gogoan, Araba gogoan, Gasteiz gogoan, partekatzen ditugun eta EAJk aldezten dituen baloreekin”.

Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak, azkenik, esan duenez, “udal gasteiztarrak, gizartetik gertuen dagoen erakunde bezala, gure bizilagunekin etengabe eta egunero jartzen gaitu kontaktuan. Jende guztiarentzako, pertsona ororentzako, hiriak eta herriak nahi ditugulako. Bizi duin eta autonomoak garatzeko hiriak. Gure nahiei eta gure ametsei erantzuna emateko udalerriak. 21. mendeko udalerriak, mende berri honek dakarren aro berriari estrategikoki aurre egiteko gai direnak. Eta horregatik EAJ osatzen dugun alkate eta zinegotzi guztiak zoriondu eta eskertu nahi ditut egindako lana eta konpromisoagatik. Ordezkaritza dugun edonon oso presente baitugu guretzat lehena Euskadi eta Euskal gizartea direla. Lehenik Euskadi eta pertsonak helburu. Hori da gure ezaugarria”.

Next Euskadi