ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2017/10/11

Udal Kiroldegiko futbol zelaian estalkia egitearen inguruko erregua

Udalari eskatzen zaio estalkia egiteko beharko litzatekeen inbertsioa kirol instalazioetan hori bezain beharrezkoak diren beste jardueren gainetik lehenetsi behar ote den aztertzea eta era berean 2018ko aurrekontuetan lan horiek jasotzea kontuan hartu beharko ote liratekeen baloratzea

rss Ezagutzera eman
Udal Kiroldegiko futbol zelaian estalkia egitearen inguruko erregua

ARGAZKIA JAITSI

Udal kiroldegiko futbol zelaian estalkia egiterik ez dagoela esanez jaso ditugun azken albisteen eta udalak partida hori  2018ko aurrekontuetan jasotzea aztertuko duela esanez bidali duen jakinarazpenaren aurrean, Etxebarriko EAJ-PNVren udal taldeak zera eskatu nahi du:

  •  Etxebarriko Udalari eskatzen diogu estalkia egiteko beharko litzatekeen inbertsioa kirol instalazioetan  hori bezain beharrezkoak diren beste jardueren gainetik lehenetsi behar ote den aztertzea eta era berean 2018ko aurrekontuetan lan horiek jasotzea kontuan hartu beharko ote liratekeen baloratzea.

Erantzuna: Etxebarriko Udaletik adierazten digute beste kirol gune batzuetan egin beharreko lanak aztertzen ari direla 2018 aurrekontuetan jasotzeko asmoz.

Next Euskadi