Prentsa Aretoa
2017/10/11
Etxebarrin antzina ospatu ohi ziren ospakizunak berreskuratzeko erregua
Gure udalerrian antzina ospatu ohi ziren eta, hainbat arrazoirengatik, denboraren poderioz desagertuz joan diren hainbat jai eta ospakizunak berreskuratzeko beharraren aurrean 2018 aurrekontuetan "Herriko Jaiak eta Opakizunak" atalaren partiden handitzea eskatu zen.
Etxebarriko EAJ-PNVren aldetik, gure udalerrian antzina ospatu ohi ziren eta, hainbat arrazoirengatik, denboraren poderioz desagertuz joan diren hainbat jai eta ospakizunak berreskuratzeko beharraren aurrean, Etxebarriko EAJ-PNVren udal taldeak zera eskatzen du:
- Etxebarriko Udalari eskatzen diogu 2018 eta ondorengo urteetako aurrekontuei begira “HERRIKO JAIAK ETA OSPAKIZUNAK” ataleko aurrekontu partidak handi ditzatela, Etxebarriko auzo eta guneetako jaiak berriro ospatu ahal izateko eta etxebarritar guztiak gure herrian integratzea eta azken hamarkada hauetan galdu diren jai eta ospakizunak berreskuratzea xede.
Erantzuna: Herritar talderen bat udaletxera hurbildu ezkero ospakizunen bat bereskuratzeko asmoz, kontuan izango dutela eskaera eta beharrezko laguntza emango zaiela adierazi ziguten Etxebarriko Udaletik. Momentuz aurrekontuetan ez dute atal berririk jartzeko intentziorik.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27