ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2017/10/18

Aurreikuspenek adierazten dute Udaletxeek aurten diru gehiago hartuko dutela Udalkutxatik

2017rako bilduko den diruaren aurreikuspenek adierazten dute Udalkutxari dagokion fondoak 2017, 793,8 milioekin bukatuko duela. Aureikusitakoa baino 5,9 milio gehiagorekin hain zuzen ere (2017rako estimazioa 787,9 miliokoa zen). Honek esan nahi du: 1.- Aurten Etxebarriko Udaletxeak ez duela dirurik itzuli beharko aurreko urteetan bezala. 2.- Aurreikuspena betez gero estimaturik zegoena baino diru gehiago hartuko duela Udaletxeak Udalkutxatik.

rss Ezagutzera eman