ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2017/11/24

Emakumeen eta gizonen arteko harremanak “berdintasunean, errespetuan eta askatasunean” oinarrituta egon daitezen lan egingo du EAJ-PNVk

Legebiltzarkide jeltzaleek emakumeen aurkako indarkeria gaitzetsi dute eta; halaber, herritarrei deia luzatu diete Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko hainbat ekitalditan aktiboki parte hartzeko

rss Ezagutzera eman
Emakumeen eta gizonen arteko harremanak “berdintasunean, errespetuan eta askatasunean” oinarrituta egon daitezen lan egingo du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Maialen Gurrutxaga, Rakel Molina eta Gorka Alvarez EAJ-PNVko legebiltzarkideek, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela, adierazpena irakurri dute Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Mireia Zarate EBBko idazkariarekin batera. Legebiltzarkide jeltzaleek salatu eta baztertu egin dute emakumeen kontrako indarkeria; izan ere, “egiturazko arazoa baita gure gizartean, eta gainera, gero eta bazterketa handiagoa du erakundeen eta orokorrean gizarteko elkarteen aldetik”.

Era berean, hiru legebiltzarkide gazteek nabarmendu egin dute euskak instituzioetatik eta gizarte-zibilatik egiten den lana herritarrak ohartzeko emakumeen kontrako indarkeriaren garrantziaz, eta, hain zuzen ere, arazoa hori erabat saihesteko hartu beharreko neurriaz.

Horren harira, Gorka Alvarez legebiltzarkideak nabarmendu du ahaleginak egiten jarraitu behar dela eta baliabide guztiak erabiltzen jarraitu behar direla gure gazteen artean harreman ez hierarkikoak eta berdintzaileak eman daitezen. “Errespetuan, askatasunean eta neska eta mutilen autonomian oinarrituak behar dute izan harremanek. Gure konpromisoa hori da”, esan du.

Maialen Gurrutxagak, bestalde, euskal gizarteari eskatu nahi izan dio beste urrats bat eman dezala, emakumeenganako indarkeria oro gaitzesteaz gain, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko aldarria egiteko. “Horretarako, balore aldaketa sakon eta zintzoa dugu beharrezko. Helburu hori lortzeko bidean generoaren arabera ezarri diren rol eta estereotiporik gabeko gizartea eraikitzeari ekin behar diogu. Emakumeen eta gizonen artean harreman afektibo-sozialak eraikitzeko moldeak aldatzeko egingo ditugun ahaleginen neurri berean lortuko dugu norabide zuzenean joango den gizartea eraikitzea”, adierazi du.

Rakel Molinak, azkenik, EAJ-PNV osatzen duten emakumeen eta gizonen erantzukizuna azpimarratu egin du berdintasunezko egitasmoak eta egiturazko neurriak abian ipintzeko emakumeen Aurkako indarkeriaren contra egiteko. “Euskal herritarrak guztiak deitu nahi ditugu Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko hainbat ekitalditan aktiboki parte hartzeko”, amaitu du.

  Berri ikusiagoak...