ETXEBARRI

Prentsa Aretoa

2017/12/04

Eskaera: Umeen higiene arazoak janorduaren aurrean eta ostean Kukullaga HLHIn!

Arazoaren 30ean Etxebarriko EAJ-PNVk Etxebarriko Udalari eskatu zion Kukullaga HLHI-ko zuzendaritzarekin elkarlanean hasi zezan, ahalik eta arinen denen artean irtenbideren bat topatu zezaten eskolako umeek gaur egun janorduetan (aurretik eta ondoren eskuak garbitzeko) dituzten higiene arazoak konpontzeko..

rss Ezagutzera eman
Eskaera: Umeen higiene arazoak janorduaren aurrean eta ostean Kukullaga HLHIn!

ARGAZKIA JAITSI

Eskaera:

Seme-alabak Kukullaga HLHI ikastetxera eramaten dituzten hainbat familiak beren kezka adierazi digute Kukullaga Nagusian jantoki gisa erabiltzen diren instalazioek ez dituztelako egoki jotzen zentzuzko denbora tarte batean haurrak bazkaldu aurretik eta bazkal ostean garbitu ahal izateko.

Gaur egun Kukullaga Nagusiko jantoki horretan 500 haurrek jaten dute (asteazkenean 470 erabiltzaile dira). Jantokiko garbitokiek  hiru iturri dituzte eta txanda bakoitzean dagoen ume kopurua gogoan izanik, txanda bakoitzean 25 minutu beharko lirateke haur guztiek bazkal aurretik eskuak garbi ditzaten.

Etxebarriko EAJ-PNVren aldetik Etxebarriko Udalari eskatzen diogu ikastetxeko zuzendaritzarekin batera egoera albait arinen azter dezala Kukullaga Nagusiko instalazioko jantokia erabiltzen duten eskola-umeen garbitasuna bezalako kontu bati erantzun egokia emateko ahal izateko. Era berean eskatzen diogu azter dezala Barandiaranen (235 erabiltzaile, asteazkenetan 209)  eta San Antonion (106, asteazkenetan 101) antzeko zerbait egin behar ote den. 

Udalaren erantzuna: Udaletik esan ziguten euren eskumena eskolako mantenimendu lanetara bakarrik murrizten dela.

  Berri ikusiagoak...