Prentsa Aretoa
2017/12/05
Eskaera: "Leguizamon Behekoa" inguruko eparkalekuen Konponketa
Azaroaren 30an Etxebarriko EAJ-PNV-k Etxebarriko udalari eskatu zion "Leguizamon Beheko" inguruan kokaturik dauden aparkaleku bitan aparketzeko arazoak agertzen direla aparkalekuak dituen oztopoak direla eta.
Eskaera:
Etxebarriko EAJ-PNVk Bokete gunera eginiko azken bisitan ikusi du aparkaleku bat oso egoera txarrean dagoela eta ezin dela bertan autorik utzi, seinaleztatutako aparkalekuak behar baino txikiagoak direlako.
Beraz, Etxebarriko EAJ-PNVren aldetik Etxebarriko udalari eskatzen diogu aparkaleku guztiak maila berean jar ditzala (mailarik gabe) eta mugak behar bezala jar ditzala; eta beharrezko jotzen bada eta egokia bada oraingo espaloiari jarraipena eman diezaiola , une onetan ez baitago oinezkoentzako lekurik (atzera egin ezean).
Udalaren Erantzuna: Etxebarriko Udalak adierazi zigun bi aparkalekuen egoera ezagutzen duela eta konponketak egin beharko liratekeela baina lan ez prioritarioa izanik momentuz ez dela burutuko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27