Prentsa Aretoa
2017/12/05
Eskaera: Kukullaga HLHI-ko kanpoaldeko instalazioetan topaturik defizientzien konponketa!
Azaroaren 30ean Etxebarriko EAJ-PNVk Etxebarriko Udalari eskatu zion Kukullaga HLHI-ko konpoaldeko instalazioetan sare baten konponketa burutu beharra zagoela eta baita koanpoaldeko futbol zelaiko foko baten orientazioa zuzendu beharra zegoela. Iada arazo hauek 6 hilabete baino gehiago eramanik egoera honetan konpontzeko unea iritzi zela uste bait genuen eta dugu.
Eskaera:
Etxebarriko EAJ-PNVk Kukullagara egin dituen azken bisitetan honakoak ikusi ditu:
- Kukullaga Lehen Hezkuntza ikastetxean, aire librean “Euskeraz bizi gura dot” lema idatzita daukan kartelaren ondoan dagoen sarea, apurtuta daramala 2017ko martxo amaieratik.
- Kukullaga Lehen Hezkuntza Ikastetxeko kanpoko futbol zelaiko foku bat txarto jarrita dagoela, hau da, zerura begira dago iaztik (2016)
Etxebarriko EAJ-PNVko ordezkariok Etxebarriko udalari eskatzen diogu:
- Sarea konpon dezala baloiak zulo horretatik atera ez daitezen. Beste aldean trafiko handia dagoen errepidea dago eta sarea konponduta arazoak minimizatu daitezke.
- Adierazitako fokua ondo jar dezala argia futbol zelaira eman dezan eta Etxebarritarrek fokuak eman duen argia aprobetxatu dezagun alperri galdu barik.
Udalaren erantzuna: Etxebarriko Udalak adierazi zigun sarearen beheko aldea egun hortan bertan modu probisionalean lotu zutela eta beste eginbeharreko guztiak lan ez prioritario bezala kalifikatzen zituztela.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27