ETXEBARRI

Berriak

EBB

2014/12/03

EBBren adierazpena Euskararen Nazioarteko Egunean..

“Niretzat euskara premia bat da. Nork esanen du ogia maitatzen duela? Ogia ezta maitatzen, behar izaten da. Hala pasatzen zait niri euskararekin: eztut maitatzen, behar izaten dut”. Gabriel Aresti

BERRIA

2014/07/12

Ikurrina “europar zeruan beste nazioetako banderen ondoan, berdinen artean” jartzeko konpromisoa berretsi du EAJ-PNV

Andoni Ortuzarrek ikurrina euskaldun guztiak elkar ulertzeko esparru gisa aldarrikatu du “bakoitzaren arraza, inguruabarrak edo ideologia kontuan hartu gabe”, euskal aberriaren bandera lehen aldiz altxatu zeneko 120. Urteurrena betetzen den honetan

BERRIA

2014/05/26

EAJk Euskadin eta euskal zazpi lurraldeetan Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi ditu

Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi egin ditu Euskal Autonomi Erkidegoan zein euskal zazpi lurraldeetan Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Honela,alderdi jeltzaleak hauteskunde hauetarako zeuzkan helburuak soberan bete ditu eta bere hautagai den izaskun bilbao Barandikak aulkia izango du datorren bost urteetarako Bruselan.

BERRIA

2014/04/17

Euskadik bere etorkizuna erabakitzeko duen berezko eskubidea aldarrikatuko du EAJ-PNV-k Aberri Egunean

Pilar García de Salazarrek, Euzkadi Buru Batzar-eko idazkaria, eta Xabier Agirrek, Araba Buru Batzar-eko presidentea, Gasteizen aurkeztu dute gaur alderdi jeltzaleak datorren igandean, apirilaren 20a, Bilboko Plaza Berrian antolatko dituen ekitaldiak Aberri Eguna ospatzeko. Hauexek izan dira beraien hitzak.

BERRIA

2014/04/09

EAJ-PNVk munduko euskal gizon eta emakume guztiak gonbidatu nahi ditu Ikurrinarekin argazkia ateratzera eta Aberri Eguna Ospatzera

EAJ-PNVk mundu osoko euskotarrak gonbidatu nahi ditu apirilaren 20an Bilboko Plaza Barrian egingo den Aberri Eguneko ospakizunean parte hartzera. Euskal Aberriaren jai nagusian denon parte hartzea bermatzeko eta distantziak garrantzirik izan ez dezan, EAJ-PNVk abian jarri du gaur mundu zabalean sakabanatuta dauden euskotar guztiei zuzendutako deia, dauden tokian argazkia egin dezaten Ikurriña eskuan. Irudi horiek guztiak eaj-pnv.eu web gunearen barruan jarriko den tresna bidez ikusi ahalko dira eta hilaren 20an egingo den ekitaldirako egingo den bideoan sartuko dira. Aurtengo Aberri Egunaren kariaz, talde jeltzaleak Euskadi Europan ikusgarri egiteko apustua egin nahi izan du, nazioarteko ekimenari zentzu bikoitza emateko xedez: alde batetik EAJ-PNVk eta Izaskun Bilbao eurodiputatu eta hautagaiak azken bost urteotan Bruselan eta Estrasburgon egin duten lana erakusteko; eta, beste alde batetik; EAJ-PNVk 1933 urtean Donostian " Euzkadi Europa" goiburuarekin egin zuen Aberri Eguna gogora ekartzeko. “Euskadi Europara Begira” 2014ko Aberri Eguneko goiburu honek bi gai horiei erantzuten die aurten.

BERRIA

2014/03/21

EAJ DOLUMINEZ IÑAKI AZKUNAREN HERIOTZAGATIK

Sabin Etxeko ikurrina masta erdian jarrita dago, Iñaki Azkunaren heriotzagatiko dolumin adierazle gisa. Gaur zendu da Bilboko alkatea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu ohia eta Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikide esanguratsua. Hiriko agintari gorena, 71 urtetakoa, gaur 2014ko martxoaren 20an, bere Bilboko etxean hil da, azken hamar urtetik hona sufritu duen gaixotasun larriaren ondorioz.

BERRIA

2014/03/01

Euskadi gailendu da Eurovisionen, Izaskun Bilbao eta AIBBA taldeak eraman duen abestiarekin

Euskadi gailendu da gaur, Eurovision lehiaketan lehen aldiz parte hartu izan duen honetan. Lehen saria eskuratu du denek ‘Euskovisión‘ deitzen duten Europar lehiaketa ospetsuan. Euskadiko ordezkaritzak 12 puntuak lortu ditu eta amaierako podiumean elkartu da 11 punturekin bigarren geratu den Catalunyako ordezkariekin eta 10 punturekin hirugarren tokian geratu den Eskoziako taldearekin. Espainiak,ordea, ez du puntu bakarra eskuratu. Euskadik irabaztea lortu du Izaskun Bilbao, AIBBA taldeko liderrari esker, ‘Mamma Mia‘ abestiaren bertsioaren interpretazio akats gabea egin baitu arlo musikalean zein koreografian.

BERRIA

2014/02/27

Aratusteak Deialdia 2014

Sabin Etxe aurrean jarriko den karpa

BERRIA

2014/02/22

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak Izaskun Bilbao eta Jean Tellechea zerrenda buru izendatu ditu Europar Hauteskundeetarako

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak gaur Sabin Etxean bildurik eta aho betez, Izaskun Bilbao Barandika datorren maiatzaren 25ean burutuko diren Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrenda buru izendatzea erabaki eta onartu du.

BERRIA

2014/02/09

EAJ-PNVk martxan jarri du ‘BizkaiaGo!‘, enpleguaren sorrerara eta suspertze ekonomikora bideratutako prozesu parte hartzaile handia

Talde jeltzaleko 200etik gora herri kargudun elkartu dira gaur Bilbon,Andoni Ortuzar,Itxaso Atutxa, eta Jose Luis Bilbaorekin batera Eusko Jaurlaritzako lau Sailburu izan diren lehen lan bileran.

BERRIA

2014/01/10

EAJk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei Bilboko biharko manifestazioan parte har dezaten

EAJ-PNVk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei bihar Bilbon, La Casilla plazaren aurretik irtengo den eta 18:00etatik aurrera burutuko den manifestaldi isilean parte har dezaten. Manifestadia “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lelopean burutuko da.

BERRIA

2013/12/27

La “LANZADERA” no vendrá a Etxebarri

El PNV de Etxebarri gestiona para dar una solución acordada entre municipios y representantes Forales, y la “Lanzadera Galdakao-Etxebarri” NO VENDRÁ.

Next Euskadi