ETXEBARRI

Berriak

BERRIA

2013/07/26

Iñigo Urkullu lehendakaria Amerikako Estatu Batuetara joango da urrian politika, ekonomia eta kultur agenda

Iñigo Urkullu lehendakaria Amerikako Estatu Batuetara joango da urrian, Europar Batasunetik kanpo lehendakari gisa egiten duen lehenengo bidai ofizialean. New York, Washington D.C. eta Milwaukee hiriak bisitatuko ditu eta bidaia urriaren 8tik 13ra bitartean gutxi gorabehera.

BERRIA

2013/07/26

Eusko jaurlaritzak toki administrazioaren iraunkortasunari eta arrazionalizatzeari buruzko legearen aurreproiektua berriz aztertzeko eskatu dio espainako gobernuari

Aurreproiektua «justifikaziorik gabekotzat» eta «neurriz kanpokotzat» jo du, eta gaineratu du Europako esparruko «toki-autonomiaren printzipio finkatua biziki ahultzen» duela eta «horren aurkako esku-sartze larria» dela. · «Espainiako erreforma ez da egokitzen euskal toki-erakundeen errealitate ekonomikora, egoera saneatua baitute oro har». · «Aurreproiektuak ez du kontuan hartzen Euskadin eskubide historikoak direla-eta dagoen toki-erregimeneko foru-sistemaren berezitasuna». · Espainiako Gobernuak ez badu testua berriz aztertzen, «xedapen gehigarri bat eransteko» eskatu du Eusko Jaurlaritzak, «Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu ez dezaten», Espainiako Konstituzioan ere jasota dauden «berezitasun instituzionalak eta finantzarioak» direla-eta.

BERRIA

2013/07/26

EAJk bere samintasuna adierazi nahi du Konpostelako Santiago inguruan gertatu den tren istripua dela-eta

Euzko Alderdi Jeltzalea- Partido Nacionalista Vasco-k bere samintasun eta atsekabe sakona adierazi nahi ditu Konpostelako Santiago inguruan gertatu den tren istripua dela-eta; aldi berean, bere solidariotasunik sendoena adierazi nahi die biktima guztiei, familiei eta Galiza osoari, gaur, beren aberriaren jai egunean, doluz janzten den une honetan.

BERRIA

2013/07/22

Fede Alonso, Etxebarriko Batzokiaren Inaugurazioan

Atzo Etxebarriko Inaugurazioaren Ekitaldia hitz egin zuen lehena, Fede Alonso, gure Etxebarriko Uri Buru Batzarraren Lehendakaria izan zen. "Egunon Danori!! Alderdike, Etxebarritar, eta beste herrietatik hurbildu zareten guztioi, eskerrik asko gurekin egun hau ospatzera etorri izanagaitik.

BERRIA

2013/07/22

Itxaso Atutxa Etxebarriko Batzokiaren Inaugurazioan

Atzo Etxebarriko batzokiaren inaugurazio ekitaldian Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidentea den Itxaso Atutxak azaldu duenez, “ohore handia da Etxebarriko Batzoki barria inauguratzeko ekitaldi honetan egotea. Holango egunetan, Euzko Alderdi Jeltzalea bakarra dala ikusten dogu. Ez dogu parekorik. Eta gure Batzokiak dira esan dodan horren erakusgarri.Gure irekitasunaren erakusgarri dira, gure herritarrengandik hurbil bizi garala erakusten dabe”.

BERRIA

2013/02/21

EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu du BBBren presidente

Gaur arratsaldean Sabin Etxean batzartu den EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu du Bizkai Buru Batzarreko presidente. Uri Erakunde ezberdinetako ahaldunek Atutxa izendatu dute, Andoni Ortuzar BBBren aurreko presidentea EBBren presidente hautatua izan zenez geroztik .

BERRIA

2013/02/14

Ortuzar: “EAJ-PNVk eginahalak egingo ditu Euskadik aurrekontuak izan ditzan"

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren presidenteak baieztatu duenez, bere alderdiak "ahal duen guztia" egingo du Euskadik aurrekontuak izan ditzan; azpimarratu duenez, talde jeltzalea "negoziaketa eta adostasunera irekita dago", hau da,gainerako alderdiei eskatu dien jarrera bera.

BERRIA

2012/10/19

Iñigo Urkullu: “Euskadik aurrera egingo du, hau nire konpromisoa da”

EAJren EBBren presidente eta lehendakaritarako hautagaia, Iñigo Urkulluk ziurtatu du gaur arratsaldean “Euskadik aurrera egingo duela. Hori da nire konpromisoa. Gobernatuko duen gobernua behar du Euskadik, zorroztasunez jokatuko duena. Gardena, apala, arduratsua. Herritar guztientzat gobernua”.